2010/12/31

URTE BARRI BARRI...

Gehiago...

ZALDIEROA

Gehiago...

2010/12/28

COLUMBA PALUMBUS

Columba Palumbus from Koldo Almandoz on Vimeo.

Gehiago...

EKIN ETA JARRAI...


Oporretan ere jarraitu ikasten. Badakizue hainbat leku duzuela zeuen kabuz ikasteko, esaterako: hau, eta hau eta hau....
(Euskaljakintzaren baimenarekin)
Gehiago...

2010/12/24

ONDO IBILI OPORRETAN!!!!



Gehiago...

2010/12/22

OSAKIDETZAKO AZTERKETA


Hemen, ikasgelan egin dugun osakidetzaren azterketarako esteka jarriko dizuet. Batzuek ez zarete klasera etorri eta besteek etxean berrikusi nahi izango duzue apika.
Gehiago...

2010/12/16

HORRELAKOA DA BIZITZA...

Thanks Blanqui !!!Gehiago...

2010/12/11

40 EZETZ




Idi-demak, hori da gure gaia gaur. Idi-demak, apustuak... oso gai interesgarria. Oraingoan Telmo Esnal eta Asier Altunaren 40 ezetz izeneko film laburrarekin mundu kilikagarri horretara joango gara.

Filma ikusita erreparaiozue pertsonaien hizkerari. Denek berdin hitz egiten al dute? Zergatik?
Pertsonaia batzuek hikaz hitz egiten dute...

Hara hikari buruz Bisiguaren Estarta blogetik atera ditugun azalpenak.

Aditz Alokutiboa

Hika ari garenean HI erabiltzen dugu bigarren pertsonaren sigularrerako. Pertsona horrek marka desberdinak ditu: gizonezko edo emakumezko batekin ari garen hizketan, marka bana hartzen dute aditzek...


Hikako tratamenduak, ordea, beste bereizgarri bat ere badu. Lehen eta hirugarren pertsonako aditzetan Nor, Nori eta Nork sintagmei dagozkien pertsona-markez gainera, beste pertsona-marka bat gehiago ere agertzen da aditzean. Pertsona-marka hori ez dagokio perpauseko ezein sintagmari, hiztunak aurrean duen hizketa-lagunari baizik. Eta horrela, aurrean dugun hizketa-laguna gizonezkoa bada, -k ezaugarria agertuko da aditzean, eta aldiz, emakumezkoa bada, -n ezaugarria. Jokamolde honi honi alokutiboa deitzen zaio. Adibidez:

Gizon bat etorri duk (hizketa-laguna gizonezkoa)
Gizon bat etorri dun (hizketa-laguna emakumezkoa).


Alokutiboa perpauseko aditz nagusietan erabiltzen da (erabilera standarrean). Ez da forma alokutiborik jartzen menpeko perpausetan, ez galderazkoetan, ez harridurazkoetan, eta ez hirugarren pertsonako aginteran ere. Beraz:

Ez zioat esan Andoni etorri dela.


Hemen dituzu hitanoan gehien erabiltzen diren aditz alokutiboen formak.

Aditz Laguntzailea
KLIKA
.......Aditz laguntzailea


izan
NOR saila
ORAINALDIA
naiz - nauk - naun
da - duk - dun
gara - gaituk - gaitun
dira - dituk - ditun
IRAGANALDIA
nintzen - ninduan - nindunan
zen - zuan - zunan
ginen - gintuan - gintunan
ziren - zituan - zitunan
ALEGIAZKOA
nintzateke - nindukek - ninduken
litzateke - lukek - luken
ginateke - gintuzkek - gintuzken
lirateke - lituzkek - lituzken

NOR-NORI saila
ORAINALDIA
zai(zki)t - zai(zki)dak - zai(zki)dan
zai(zki)o - zai(zki)ok - zai(zki)on
zai(zki)gu - zai(zki)guk - zai(zki)gun
zai(zki)e - zai(zki)ek - zai(zki)en
IRAGANALDIA
zitzai(zki)dan - zitzai(zki)daan - zitzai(zki)danan
zitzai(zki)on - zitzai(zki)oan - zitzai(zki)onan
zitzai(zki)gun - zitzai(zki)guan - zitzai(zki)gunan
zitzai(zki)en - zitzai(zki)ean - zitzai(zki)enan

*edin
NOR saila
ORAINALDIA
naiteke - naitekek - naiteken
daiteke - daitekek - daiteken
gaitezke - gaitezkek - gaitezken
daitezke - daitezkek - daitezken
IRAGANALDIA
nintekeen - nintekean - nintekenan
zitekeen - zitekean - zitekenan
gintezkeen - gintezkean - gintezkenan
zitezkeen - zitezkean - zitezkenan
ALEGIAZKOA
ninteke - nintekek - ninteken
liteke - litekek - liteken
gintezke - gintezkek - gintezken
litezke - litezkek - litezken

*edun
(NOR)-NORK saila
ORAINALDIA
nau - naik - nain
naute - naitek - naiten
dut - diat - dinat
du - dik - din
dugu - diagu - dinagu
dute - ditek - diten
gaitu - gaitik - gaitin
gaituzte - gaitiztek - gaitizten
ditut - ditiat - ditinat
ditu - ditik - ditin
ditugu - ditiagu - ditinagu
dituzte - ditiztek - ditizten
IRAGANALDIA
ninduen - nindian - nindinan
ninduten - ninditean - ninditenan
nuen - nian - ninan
zuen - zian - zinan
genuen - genian - geninan
zuten - zitean - zitenan
gintuen - gintian - gintinan
gintuzten - gintiztean - gintiztenan
nituen - nitian - nitinan
zituen - zitian - zitinan
genituen - genitian - genitinan
zituzten - zitiztean - zitiztenan
ALEGIAZKOA
nuke - nikek - niken
luke - likek - liken
genuke - genikek - geniken
lukete - liketek - liketen
gintuzke - gintizkek - gintizken
gintuzkete - gintizketek - gintizketen
nituzke - nitizkek - nitizken
lituzke - litizkek - litizken
genituzke - genitizkek - genitizken
lituzkete - litizketek - litizketen

(NOR)-NORI-NORK saila
ORAINALDIA
di(zki)t - zi(zki)dak - zi(zki)dan
di(zki)date - zi(zki)datek - zi(zki)daten
di(zki)ot - zi(zki)oat - zi(zki)onat
di(zki)o - zi(zki)ok - zi(zki)on
di(zki)ogu - zi(zki)oagu - zi(zki)onagu
di(zki)ote - zi(zki)otek - zi(zki)oten
di(zki)gu - zi(zki)guk - zi(zki)gun
di(zki)gute - zi(zki)gutek - zi(zki)guten
di(zki)et - zi(zki)eat - zi(zki)enat
di(zki)e - zi(zki)ek - zi(zki)en
di(zki)egu - zi(zki)eagu - zi(zki)enagu
di(zki)ete - zi(zki)etek - zi(zki)eten
IRAGANALDIA
zi(zki)dan - zi(zki)daan - zi(zki)danan
zi(zki)daten - zi(zki)datean - zi(zki)datenan
ni(zki)on - ni(zki)oan - ni(zki)onan
zi(zki)on - zi(zki)oan - zi(zki)onan
geni(zki)on - geni(zki)oan - geni(zki)onan
zi(zki)oten - zi(zki)otean - zi(zki)otenan
zi(zki)gun - zi(zki)guan - zi(zki)gunan
zi(zki)guten - zi(zki)gutean - zi(zki)gutenan
ni(zki)en - ni(zki)ean - ni(zki)enan
zi(zki)en - zi(zki)ean - zi(zki)enan
geni(zki)en - geni(zki)ean - geni(zki)enan
zi(zki)eten - zi(zki)etean - zi(zki)etenan
ALEGIAZKOA
ni(zki)oke - ni(zki)okek - ni(zki)oken
li(zki)oke - li(zki)okek - li(zki)oken
geni(zki)oke - geni(zki)okek - geni(zki)oken
li(zki)okete - li(zki)oketek - li(zki)oketen

*ezan
(NOR)-NORK saila
ORAINALDIA
dezaket - zezakeat - zezakenat
dezake - zezakek - zezaken
dezakegu - zezakeagu - zezakenagu
dezakete - zezaketek - zezaketen
ditzaket - zitzakeat - zitzakenat
ditzake - zitzakek - zitzaken
ditzakegu - zitzakeagu - zitzakenagu
ditzakete - zitzaketek - zitzaketen .......


Aditz Trinkoa
KLIKA

Aditz trinkoak



EGON
ORAINALDIA
nago - nagok - nagon
dago - zagok - zagon
gaude - gaudek - gauden
daude - zaudek - zauden
IRAGANALDIA
nengoen - nengoan - nengonan
zegoen - zegoan - zegonan
geunden - geundean - geundenan
zeuden - zeudean - zeudenan

ETORRI
nator - natorrek - natorren
dator - zatorrek - zatorren
gatoz - gatozak - gatozan
datoz - zatozak - zatozan

IBILI
nabil - nabilek - nabilen
dabil - zabilek - zabilen
gabiltza - gabiltzak - gabiltzan
dabiltza - zabiltzak - zabiltzan

JOAN
noa - noak - noan
doa - zoak - zoan
goaz - goazak - goazan
doaz - zoazak - zoazan

EDUKI
ORAINALDIA
dau(z)kat - zau(z)kaat - zau(z)kanat
dau(z)ka - zau(z)kak - zau(z)kan
dau(z)kagu - zau(z)kaagu - zau(z)kanagu
dau(z)kate - zau(z)katek - zau(z)katen
IRAGANALDIA
neu(z)kan - neu(z)kaan - neu(z)kanan
zeu(z)kan - zeu(z)kaan - zeu(z)kanan
geneu(z)kan - geneu(z)kaan - geneu(z)kanan
zeu(z)katen - zeu(z)katean - zeu(z)katenan

JAKIN
ORAINALDIA
dakit - zakiat - zakinat
daki - zakik - zakin
dakigu - zakiagu - zakinagu
dakite - zakitek - zakiten
IRAGANALDIA
nekien - nekian - nekinan
zekien - zekian - zekinan
genekien - genekian - genekinan
zekiten - zekitean - zekitenan .......




____________________________________________________________________________
ARIKETA BAT
Lehengo filmaren zati hau ikusita, ondoko ariketa hau egin.
____________________________________________________________________________

ARIKETA BI
Ikus ezazu filmaren beste zatitxo hau eta gero egin bigarren ariketa hori

____________________________________________________________________________

ETA HIRU

Azkenengo puska ikusita has zaitez hika erabiltzen.

NORTZUK OTE DIRA BI ANAIA HORIEK?. ASMA EZAZU ISTORIO BAT BERAIENTZAT.
____________________________________________________________________________
____________________________________________________________________________

Hikaren kontu hau lantzen jarraitu nahi izanez gero honako leku hauetan hainbat ariketa aurkituko dituzu: Habe-Ikasbil eta Bisiguaren Estarta.




.......Aditz trinkoak



EGON
ORAINALDIA
nago - nagok - nagon
dago - zagok - zagon
gaude - gaudek - gauden
daude - zaudek - zauden
IRAGANALDIA
nengoen - nengoan - nengonan
zegoen - zegoan - zegonan
geunden - geundean - geundenan
zeuden - zeudean - zeudenan

ETORRI
nator - natorrek - natorren
dator - zatorrek - zatorren
gatoz - gatozak - gatozan
datoz - zatozak - zatozan

IBILI
nabil - nabilek - nabilen
dabil - zabilek - zabilen
gabiltza - gabiltzak - gabiltzan
dabiltza - zabiltzak - zabiltzan

JOAN
noa - noak - noan
doa - zoak - zoan
goaz - goazak - goazan
doaz - zoazak - zoazan

EDUKI
ORAINALDIA
dau(z)kat - zau(z)kaat - zau(z)kanat
dau(z)ka - zau(z)kak - zau(z)kan
dau(z)kagu - zau(z)kaagu - zau(z)kanagu
dau(z)kate - zau(z)katek - zau(z)katen
IRAGANALDIA
neu(z)kan - neu(z)kaan - neu(z)kanan
zeu(z)kan - zeu(z)kaan - zeu(z)kanan
geneu(z)kan - geneu(z)kaan - geneu(z)kanan
zeu(z)katen - zeu(z)katean - zeu(z)katenan

JAKIN
ORAINALDIA
dakit - zakiat - zakinat
daki - zakik - zakin
dakigu - zakiagu - zakinagu
dakite - zakitek - zakiten
IRAGANALDIA
nekien - nekian - nekinan
zekien - zekian - zekinan
genekien - genekian - genekinan
zekiten - zekitean - zekitenan .......


Gehiago...

2010/12/09

ETXERAKO LANAK ZUZENKETAN

Berandu bada ere, hara asteburu luze honetarako agindutako ariketen zuzenketa: arauak, berridazketak. Gehiago...

2010/12/02

Gehiago...
 
Creative Commons License
This lana by jon ezkurra is licensed under a Creative Commons Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Espainia License.